Ljubljanako udaletxea
Ljubljanako udaletxea | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Eslovenia |
Hiri-udalerria | Ljubljanako udalerria |
Koordenatuak | 46°03′00″N 14°30′25″E / 46.05°N 14.507°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1484 (egutegi gregorianoa) |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Mestni trg 1 |
Ljubljanako udaletxea (eslovenieraz: Ljubljanska mestna hiša) Ljubljanako udal gobernuaren egoitza da. Hiriko alde zaharrean kokaturik dago, udaletxeko enparantzan, Ljubljanako katedraletik gertu eta gazteluaren azpian.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1484 urtean eraiki zen estilo gotikoan, uste denez Peter Bezlaj arkitektuak diseinaturik. 1717 eta 1719 artean berriztatze lanak izan zituen, Gregor Maček-ek veneziar estilo barrokoan egindakoak.
1920 hamarkadan Petri I.a Serbiakoaren estatua ezarri zuen bertan Jože Plečnik-ek baina 1941ean italiar tropa faxistek hiria okupatzerakoan eskultura suntsitu egin zuten.
Robbaren iturria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1751 urtean Francesco Robba eskultorearen iturri ederra ezarri zen udaletxe aurrean. Gaur egun erreplika bat da ikusgai dagoena, orijinala Esloveniako Galeria Nazionalean dago ikusgai.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Udaletxea.
-
Udaletxeko enparantza.
-
Barneko patioetako bat.
-
Ljubljanako planoa.
-
Robba iturria.